XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maskuelo orrek estutzen eban.

Zelan ukatu millakak pesetak jokatuko zitxueneri?.

Orko sei edo zortzi peseta mokordo gaitik, zeñek ukatu? Eta, gañera, norbait juaten bazan jerenziara esanaz, alako edo olako aundikiren bati ez zetsala sartzen laga?.

Jakiña, agindua-agindu; baña berak ondo zekian, alako bezeroren bat kalian laga-ta, asarria etorrela.

Ala edo ola, Maskuelo aurrera zoian, eztabaida aundi barik.

Sarrera ziaro itxita egon biar zan batian, eldu ziran emakume bi, beti bezela duan sartzeko asmuetan.

Maskuelok parka eskatuaz, baña egun aretan ezin zeikiala duan sartu.

- Nola ez? Zeintzuek eta gu sartu ez? Maskuelok, ezetz.

Eukazen aginduak sits da mits kunplidu biar zitxuala.

Bada-ezpadako neska biak, baietz.

Lelengo tandia Maskuelok irabazi eban; neskak ez ziran sartu.

Baña juan ziran jerenziara zer jasotzen jakuen esatera, eta gure eibartar ate-zain jatorrak artu eban agindua: sartzen lagatzeko.

Neskak etorri ziran eta Maskuelon aurrekaldetik pasatzerakuan, esan ei zetsen: - Qué soso!....

Maskuelok, begirakuna bat bota zetsen goitik bera, ta esan eban: - Zozo iñori! Biriarruok!....